Izar konpaktu

Astronomian, izar konpaktu (edo objektu konpaktu) terminoak nano zuriei, neutroi-izarrei eta zulo beltzei egiten die aipamena.[1] Teorian iragarritako izar exotikoak errealitatean aurkituko balira, izar konpaktuen kategorian sailkatuko lirateke.

Izar konpaktu asko izarren eboluzioaren azkenak dira, eta horiei izar hondar deritze. Bestalde, zulo beltza ez den izar konpaktuari izar endekatu ere dei dakioke.

  1. (Ingelesez) Weber, Fridolin. (2004). Strange Quark Matter and Compact Stars.  doi:10.1016/j.ppnp.2004.07.001. (Noiz kontsultatua: 2018ko urriaren 9a).

Developed by StudentB